XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arpegia garbitu eban katuak, astiro, eta sorbaldea miazkatu eban gero samaokerka.

Barriro be luze luze egin zan, zutunik oraingoan, lehenengo lepoa beherantza makurtuta eta gero bizkarra gorantza okertuta.

Gero ibilten hasi zan, astiro, ezeri be begiratu barik.

Itxaron!, esango eutsan, beharbada, txakurrak, kate luzea bere hanka artean, sabelpean, dandarrez eroala atzetik jarraituz.

Ha ze zozoa!, erantzun izango eutsan beharbada katuak barriro jarri aurretik, oraingoan esnatu barri egoan harri epel baten gainean: txakurrari beste izterra, beste sorbaldea eta beste arpegi aldea zelan garbitzen ebazan erakusteko.

Eta beragandik hur egon arren, txakurraren inbidiz beteriko begirakuneak ezin izan eutsazan musturreko ule zuri luzeak erre.

Ez zaitez urrin urrin joan, erregutuko eutsan beharbada txakurrak ze, ni samatik etxera lotzen nauan katea luzea izan arren ezin izaten dot beti ikusi oraindik luzeagoa dan zure askatasun eder hori.

Ez egon geldi nahi ez ba dozu: baina ibili zaitez nire inguruan, nire katearen ertzeko begiak ikusiko leukezan joan etorriak eginez.

Nik zu ikusi ezin ba zaitut ez dakit bizi izaten, heriotza datorkidan bitartean denporaren ihesa nabaritzen baiño.